2010/10/28

PROMETEUS



        Nire ustez, bideo honen gaia teknologia berriek, batez ere, internetak, gizartean daukan eragina da. Bideo ikus zoazen ehinean konturatzen zara nola eragina duen eta, batik bat, edukiko duen gure gizartean. Irudikatzen duen etorkizuna ez zait asko gustatzen. Erlazionatzeko era ez zuzenak sortzen ditu, eta ondorioz, gaitasun eta trebetasun batzuk ez direa lantzen.
         Eskolak gaur egungo gizartean ondo moldatzeko gaitasun eta trebetasunak landu behar dira umeekin. Hala ere, kontutan hartu behar dugu teknologia berriak erabiltzen irakatsi behar dugula baina lar erabili barik, hots, gauzak guztiak neurrian ondo daude erabiltzea, baina ez larregi erabiltzea.  
         Gu bereziki irakasleak izango gara eta aipatutakoa buruan edukita teknologia berrien erabilpena landuko dugu baina beti ere erabilpen kritikoa izanik. Erabilpen kritiko hori informazioaren sailkapen  eta bilaketa egokian oinarrituko da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario