2010/10/18

WEB 2.0




         O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
        "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)
        Sarean honi buruz gehiago jakin nahian, web 2.0ren mapa bisual bat topatu dut, zoritxarrez erderaz bakarrik. Hemen klikatu mapa ikusi ahal izateko. 
         Informazio orokorra aipatu ostean, nik ipinitako bideoari buruz idatziko dut. Bertan hezkuntzan web 2.0ren erabilpenari buruz hitz egiten da.
          Ondorengo irudian, web 1.0 eta Web 2.0 arteko ezberdintasunak argi ikusten dira.


      Web 2.0-ak ondoko ezaugarriak betetzen ditu, besteak beste:

    *Erabiltzaileen web-a da: partehartzaileek sortu dute aldaketa eta ondorioz, sortutako zerbitzu berriekin, erabiltzaileek, edukiak, informazioa eta komunikazioa sortzen dituzte.
    *Plataforma erako web-a da. Bertan, erabiltzaileak, zerbitzuak, medioa eta baliabideak bateratzen dira. Honetarako kodea, partehartzea, hitz egiteko aukera eta elkareragitea da.
    *Baliabideak. Baliabide asko ditu, besteak beste, Blogak, Wikiak, Foroak...
    *Informaziorako sarrera: RSS eta ATOM sareak erabiliz, informazioa era errazean era azkarrean heltzea ahalbideratzen du
    *Etiketak: etiketen edo Tag-en bidez, informazioa gaien arabera sailka dezakegu.
    *Zerbitzuak: informazioa eta materialak metatzeko, gordetzeko, alderatzeko tokiak izan ohi ditu, baita, baliabide ofimatikoak, multimedia zerbitzuak... ere.
    *Fomatoa: formatu esanguratsuenen artean, Blog 2.0 edo Bitakora eta Wikia daude. Blog 2.0-ak, informazioa igortzen du eta komentarioen bidez elkar-elikatzen da. Wikia ordea, multzoan eta horizontalki eratzen da eta autoreak aldatu, argitaratu eta editatu dezakete. Adibidez Wikipedia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario