2010/11/11

ETEN DIGITALA

         Eten digitala herrialde (aberats eta pobre) eta gizataldeen (arraza, etnia, jenero, bizilekuaren) artean informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) alorrean dagoen aldeari egiten dio erreferentzia, horiek lortzeko aukera, gailuen kalitate eta erabiltzeko gaitasunen inguran batzuen eta besteen artean dauden desberdintasunei eta hori ekartzen ari den haustura sozio-ekonomikoari, hain zuzen ere. Hau da, IKTak erabiltzeko aukera daukatenen eta ez daukatenen edo, aukera izanda ere, horiek erabiltzen ez dakitenen artean eta, ondorioz, ezagutza eskuratu ezin dutenen eta beste batzuen menpe geratzen ari direnen eta menperatzaileen artean dagoen etena, aldea edo haustura adierazteko erabiltzen da termino hau.
            Eten digitala mota askotakoak izan ahal dira:
            - ekonomikoa eta soziala
            - generazionala
            - generokoa
            - hezigarria
            - psikologikoa edo fisikoa
            - hizkuntzaren etena
           Zoritxarrez munduko biztanleriaren gutxiengo batek bakarrik goza dezake teknologia berrien zerbitzuez, biztanleriaren gehiengoak hauek erabiltzeko aukerarik ez duten bitartean. Honek, aberatsen eta pobreen arteko betiko banaketa hautsiezina dakar. 3. munduko haurrak premia asko dituztela guztiok dakigu baina hori guztien artean lehentasuna dutenak badaude. Esate baterako, gozea, hezkuntza edo benetazko etxeak non argia euki dezaten interrupture batin eman eta gero 1go munduko ume batek bezala.
           Horretaz gain, alfabetizazio berri baten beharra egongo da, ez bakarrik irakurtzen edota idazten ikastea, baizik eta, teknologia berrien erabilpena eta hauen informazioaren erabilpen egokiaren alfabetizazioa eman beharko da eskoletan. Horrek suposatzen du, eten digital askoz be haundiagoa dela. Batzuk teknologia berriak eskura ez duten tartean beste batzuk hauek erabiltzen oso ondo dakite.
            Gaur egungo euskal eskola publikoetan ikasle bakoitzari ordenagailu bat eskainiko zaio eta horrez gain, arbel digital bat egokituko zaie euren geletan. Alfabetizazio horren bidean gaudela ematen du, baina nire ustez irakasle asko eta asko ez dago prest alfabetizazio digitalaren arduraduna izateko, ez baititu behar diren baliabideak ezta trebetasunak. Hori saihesteko, gobernuak teknologi gehiago eta eskolan lantzeko software gutxiago ipini beharrean, irakaslei prestakuntza hobeagoa eta baliabide gehiago eskeini behar die, hainbeste diru fundamentu barik lehiotik bota beharrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario