2010/12/01

BIDEOAK

Bi bideo ikusi behar dira:

Multimedia Literacy Digital Story


            Multimedia literacy digital story-n bideoan minutu gutxi batzuetan iraganeko eta oraineko ikasleen arteko ezberdintasun bat adierazi nahi du, nola gaur egun umeek amestu beharrean teknologia berrien bidez ikusi eta experimentatu ahal dutela.
            Bideo honetan positibotzat hartzen da hori, baina ez nago hain seguru hain ona denik umeei imaginazioa lantzen ez uztea. Imaginazioari esker hainbat ekintza, marrazki, proiektu etab. sortu dira. Imaginazioa garatzea beharrezkoa da eta ez dana eginda edo erakutsita ematea.
            Bigarren bideoan Tiscar Larak hitz egiten du bertan emandako jardunaldietan hitz egiten duenari buruz. Unibertsitateko irakasle honek alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten du orokorrean. Berak esaten du teknologi berriak erabili behar direla eta jakin behar dela hauek erabiltzen, batik bat, jakin behar da informazioa bilatzen, analizatzen eta hausnartzen. Gainera, aipatzen du, era berean oso garrantzitsua dela ere plazaratuko dugun informazioa ondo komunikatzen ikasi behar dela.
            Jardunaldietan pentsarazteko galdera batzuk bota zituen: nork kontrolatzen ditu web orriak? nork eramaten du diru guztia? nork kontrolatzen du merkatu guzti hau? ta sare sozialak, facebook eta tuentia?...
           Hiru puntu nagusi aipatu nahi ditu bideoan:
           - jendea informazio guzti honen arduradunak gara.
           - kritikoak izan behar garela, bai erabilpenean bai informazioaren bilaketan
           - denok kultura digital baten barruan parte hartzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario