2010/12/01

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOA

         Blog batek abantaila asko eduki ditzake eta aldi berean oso erabilgarria izan daiteke. Bakoitzak bere bloga nahi duen moduan pertsonalizatu dezake. Bertan, nahi ditugun idatziak, iruzkinak, argazkiak etab. jarri ditzakegu.
         Blogen erabilera eskolan, oso garrantzitsua izan daiteke; adibidez, lanak egiteko edo egunero klasean egiten diren ariketen eta gauzen egunkari bat edukitzeko. Gainera, ikasterako orduan erreferentzia bat bezala hartu dezakegu, bertan, egunero egindako lanaren jarraipen erraza egin dezakegulako. Irakasleentzat ere erabilgarria izan daiteke, modu honetan ikasle bakoitzaren eguneroko lanaren jarraipena egin eta ebaluatu dezake. Era berean, ikasleek beste ikaskideen blogetatik ikasi edo informazioa kontrastatu dezakete. Gelako eztabaidak planteatzeko ere baliagarriak dira. Bertan, ikaskide bakoitzak bere iritzia komentatu dezake eta kideen arteko eztabaida intergarriak sortu daitezke. Esan dezakegu, blogak, ikas-prozesuan ikasleen partehartzea bultzatzen dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario