2010/12/09

2010/12/01

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOA

         Blog batek abantaila asko eduki ditzake eta aldi berean oso erabilgarria izan daiteke. Bakoitzak bere bloga nahi duen moduan pertsonalizatu dezake. Bertan, nahi ditugun idatziak, iruzkinak, argazkiak etab. jarri ditzakegu.
         Blogen erabilera eskolan, oso garrantzitsua izan daiteke; adibidez, lanak egiteko edo egunero klasean egiten diren ariketen eta gauzen egunkari bat edukitzeko. Gainera, ikasterako orduan erreferentzia bat bezala hartu dezakegu, bertan, egunero egindako lanaren jarraipen erraza egin dezakegulako. Irakasleentzat ere erabilgarria izan daiteke, modu honetan ikasle bakoitzaren eguneroko lanaren jarraipena egin eta ebaluatu dezake. Era berean, ikasleek beste ikaskideen blogetatik ikasi edo informazioa kontrastatu dezakete. Gelako eztabaidak planteatzeko ere baliagarriak dira. Bertan, ikaskide bakoitzak bere iritzia komentatu dezake eta kideen arteko eztabaida intergarriak sortu daitezke. Esan dezakegu, blogak, ikas-prozesuan ikasleen partehartzea bultzatzen dutela.

BIDEOAK

Bi bideo ikusi behar dira:

Multimedia Literacy Digital Story


            Multimedia literacy digital story-n bideoan minutu gutxi batzuetan iraganeko eta oraineko ikasleen arteko ezberdintasun bat adierazi nahi du, nola gaur egun umeek amestu beharrean teknologia berrien bidez ikusi eta experimentatu ahal dutela.
            Bideo honetan positibotzat hartzen da hori, baina ez nago hain seguru hain ona denik umeei imaginazioa lantzen ez uztea. Imaginazioari esker hainbat ekintza, marrazki, proiektu etab. sortu dira. Imaginazioa garatzea beharrezkoa da eta ez dana eginda edo erakutsita ematea.
            Bigarren bideoan Tiscar Larak hitz egiten du bertan emandako jardunaldietan hitz egiten duenari buruz. Unibertsitateko irakasle honek alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten du orokorrean. Berak esaten du teknologi berriak erabili behar direla eta jakin behar dela hauek erabiltzen, batik bat, jakin behar da informazioa bilatzen, analizatzen eta hausnartzen. Gainera, aipatzen du, era berean oso garrantzitsua dela ere plazaratuko dugun informazioa ondo komunikatzen ikasi behar dela.
            Jardunaldietan pentsarazteko galdera batzuk bota zituen: nork kontrolatzen ditu web orriak? nork eramaten du diru guztia? nork kontrolatzen du merkatu guzti hau? ta sare sozialak, facebook eta tuentia?...
           Hiru puntu nagusi aipatu nahi ditu bideoan:
           - jendea informazio guzti honen arduradunak gara.
           - kritikoak izan behar garela, bai erabilpenean bai informazioaren bilaketan
           - denok kultura digital baten barruan parte hartzen dugu.

2010/11/11

ETEN DIGITALA

         Eten digitala herrialde (aberats eta pobre) eta gizataldeen (arraza, etnia, jenero, bizilekuaren) artean informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) alorrean dagoen aldeari egiten dio erreferentzia, horiek lortzeko aukera, gailuen kalitate eta erabiltzeko gaitasunen inguran batzuen eta besteen artean dauden desberdintasunei eta hori ekartzen ari den haustura sozio-ekonomikoari, hain zuzen ere. Hau da, IKTak erabiltzeko aukera daukatenen eta ez daukatenen edo, aukera izanda ere, horiek erabiltzen ez dakitenen artean eta, ondorioz, ezagutza eskuratu ezin dutenen eta beste batzuen menpe geratzen ari direnen eta menperatzaileen artean dagoen etena, aldea edo haustura adierazteko erabiltzen da termino hau.
            Eten digitala mota askotakoak izan ahal dira:
            - ekonomikoa eta soziala
            - generazionala
            - generokoa
            - hezigarria
            - psikologikoa edo fisikoa
            - hizkuntzaren etena
           Zoritxarrez munduko biztanleriaren gutxiengo batek bakarrik goza dezake teknologia berrien zerbitzuez, biztanleriaren gehiengoak hauek erabiltzeko aukerarik ez duten bitartean. Honek, aberatsen eta pobreen arteko betiko banaketa hautsiezina dakar. 3. munduko haurrak premia asko dituztela guztiok dakigu baina hori guztien artean lehentasuna dutenak badaude. Esate baterako, gozea, hezkuntza edo benetazko etxeak non argia euki dezaten interrupture batin eman eta gero 1go munduko ume batek bezala.
           Horretaz gain, alfabetizazio berri baten beharra egongo da, ez bakarrik irakurtzen edota idazten ikastea, baizik eta, teknologia berrien erabilpena eta hauen informazioaren erabilpen egokiaren alfabetizazioa eman beharko da eskoletan. Horrek suposatzen du, eten digital askoz be haundiagoa dela. Batzuk teknologia berriak eskura ez duten tartean beste batzuk hauek erabiltzen oso ondo dakite.
            Gaur egungo euskal eskola publikoetan ikasle bakoitzari ordenagailu bat eskainiko zaio eta horrez gain, arbel digital bat egokituko zaie euren geletan. Alfabetizazio horren bidean gaudela ematen du, baina nire ustez irakasle asko eta asko ez dago prest alfabetizazio digitalaren arduraduna izateko, ez baititu behar diren baliabideak ezta trebetasunak. Hori saihesteko, gobernuak teknologi gehiago eta eskolan lantzeko software gutxiago ipini beharrean, irakaslei prestakuntza hobeagoa eta baliabide gehiago eskeini behar die, hainbeste diru fundamentu barik lehiotik bota beharrean.

2010/10/28

TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA GIZARTEAN

           Egungo gizartean, non kontsumismoa eta konforta gure helmugara iristeko bidelagunak diren, teknologien izugarrizko eragina jasan dugu. Alde guztietan aurki ditzakegu, mobila, ordenagailuak, GPS, aparatu elektronikoak..., eta beraienganako izugarrizko dependentzia sortu da. Gauza guztiek bezala, alde onak eta txarrak dituztela esan liteke.
          Hezkuntzaren kasuan teknologia berriek honako abantaila ezberdin eskeintzen digute: metodologia ezberdinen sorburu (on-line ikastaroak..), irakasle nahiz ikaskideekin herramanetan jartzeko aukerak ugaritu, lanak egin eta zabaltzeko aukera, baliabide eta tresna ugari eskaini...
          Bestetik, esan beharra dago beste gauza batzuk bezala, teknologia berriak ondo daude erabiltzea baina neurri batean, hau da, lar erabili barik.Gurasoek lan egun amaigabeak burutzen dituzten bitartean umeek kultura internet, Play station edo telebistatik jasotzen dute.Nire aburuz, umeen denbora librea kontrolatua izan behar da, hauenganako dependentzia ekiditeko.